2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

OSTEGUNA 23, EUSKARA

Irakurri testua eta Mateko koadernoan galderak kopiatu eta erantzun. Leer el texto y en el cuaderno de Matemáticas copiar las preguntas y contestarlas. 


HANDIK GOITIK

Ba al dago dorre famaturik zure herrian edo hirian? Ez? Bada, munduko zenbait hiritan dorre famatuak daude. Baietz baten bat ezagutu! 

Eiffel dorrea Parisen dago, Frantziako hiriburuan. Burdinazko dorre handi-handia da. Hirurehun metroko garaiera du. Zorionez igogailua dago goraino iristeko!

Pisako dorrea Italiako hiri eder batean kokatuta dago, Pisan. Dorrea marmolez eginda dago eta arku asko ditu. Dorrera igotzeko, arrapala (rampa) bat dago eta gero eskailera batzuk. Egia da dorrea okertuta dagoela, baina ez dago erortzeko arriskurik. 

Parlamentuko dorrea Londresen dago, Ingalaterrako hiriburuan. Dorrea oso garaia da, eta adreiluz eta harriz eginda dago. Goialdean, erloju erraldoi bat dauka. Ingelesek Big Ben esaten diote erloju horri. Dorrearen goiko aldetik ederki ikusten da Londres hiria. 


                                                       

GALDERAK

1.- Idatzi hiri bakoitza dagokion herrialdearekin.

FRANTZIA      ITALIA     INGALATERRA

- Pisa =

- Londres = 

- Paris = 


2.- Nola igo daiteke Eiffel dorrera?


3.- Zenbateko garaiera du Eiffel dorreak? 


4.- Zerez eginda dago Pisako dorrea? 


5.- Zer gertatzen zaio Pisako dorreari?


6.- Londreseko Parlamentuko dorreak zer dauka goialdean? 


7.- Nola deitzen diote Ingelesek erloju horri?