2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

ASTELEHENA 20, MATEMATIKA

ZENBAKI ORDINALAK

Zenbaki ordinalak ORDENA erakusten digute. Ikusten duzuenez, zenbakiak berdinak dira, baina PUNTU bat jartzen zaie bukaeran. Puntu hori ORDENA adierazten digu. Ez da puntu normal bat bezala, GARREN esan nahi du. Orduan, puntua zenbaki baten ondoren agertzen denean, GARREN esan behar da.

Mateko koadernoan kopiatu taula hau eta ondoren dagoen ariketa egin.


1.- Supermerkatu ilara (kola) batean, Lola, Amaia eta Beñat elkartu dira. Lola ilaran hirugarrena da eta haren atzetik Amaia, eta ondoren Beñat. Zenbagarrena da Amaia? Eta zenbagarrena da Beñat?